_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Parkeko elkarrizketa

Dena jan dik? Dagoeneko? Den-dena. Zer jartzen diok ba? Urdaiazpikoa eta gazta. Eta ogia, noski. Ba nik bezala. Baina Martintxok ez dik inondik ere amaitzen bokadiloa. Begiratu egiok. Tira, askaria Margak uzten zidak prestatuta. Zer esan nahi duk, hire atsoak trikimailuren bat ezagutzen duela? Margarina marka jakinen bat erabiltzen duela, esaterako? Auskalo. Ez diat uste. Agian ogia izango duk. Ogia? Bai, guk etxe azpiko okindegian erosten diagu, badakik, duela urtebete edo zabaldu zuten horretan, baguette integrala, sesamoarekin; neskatoari izugarri gustatzen zaiok. Tira, guk betiko ogi luzea ipintzen zioagu, baina ez diat uste... Ba probatu ezak baguette integrala, probatu ezak. Ez zaik damutuko. Ez zekiat ba... E, Martin, utzi ezak baloi hori! Ez al duk ikusten mutiko horrena dela eta negarrez ari dela? Begira, banku honetatik altxatzera behartzen banauk...

Eta? Zer daukak hemen? Joder, Mikel, beti kuxkuxeatu behar al duk nire trasteen artean ala? Itzuli ezak hori bere tokira! Pirritx eta Porrotxen Maite zaitut DVDa. Azkenekoa duk, ezta? Hik esan ozenago, motel: Martinentzako oparia duk. Etzidamu betetzen ditik urteak, igual ez haiz gogoratuko, eta sorpresa duk. Sartu poltsan behingoz! Maddi aspaldi nekatu zuan Pirritx eta Porrotxekin. Eta eskerrak, ezin bainituen jasan. Bueno, Txirri, Mirri eta Txiribiton baino hobeak dituk, behintzat. Eta edukatiboagoak, horretan zalantzarik ez zagok. Ni ez nagok hain seguru horretaz. Ez haiz hasiko orain batzuen eta besteen etorriaren inguruko hire aurreiritzi ñoñostiar jatorristekin, ezta? Ez ba, horretaz ere eztabaidatzeko franko dagoen arren. Edukiei buruz ari nauk. Benetan? Txirri, Mirri eta Txiribitonen eredua nazkagarria duk eta... Hiru morroi denbora guztian elkarri putakeriak egiten eta ostiak banatzen. Pikaroaren gorespena, azken batean. Darion matxismo kiratsa albo batera utzita, noski. Kar, kar, kar. Azkeneko iruzkin hori hire emaztearena duk, ezta? Ez zian ba osatuko Simone de Beauvoiren aipu batekin, kasualitatez? Esan nahi dudana duk Pirritx eta Porrotx, behintzat, balore batzuk zaintzen saiatzen direla, eta beren ikuskizunetan transmititzen saiatzen direla. Bideo honetan ijitoez ari direla komentatu zidatek. Hortxe zagok ba koxka: eta buenrollismo hori guztia, zertarako? Sekulako balore guayak zabaltzeko gure seme-alaben artean, ados. Gero inondik inora topatuko ez dituzten baloreak, ordea, benetako mundua zer den jakiten hasten direnean. Horretarako, benetan, nahiago ditiat Txirri, Mirri eta Txiribitonen pailazokeria klasiko eta sanoak, ostiak eta guzti. Konbentzituta nagok gure seme-alabak hobeto prestatzen dituztela hor kanpoan topatuko duten jokalekurako. Gaur benetan ziniko etorri haiz parkera, Mikel. Eta hi beti bezain babalore, Joxe. Ipuin tradizionalak goxatzearen aldekoekin bezala gertatzen zaidak: ezin ditiat jasan. Otsoak ez dik amona eta Txanogorritxo jaten, Txanogorritxok zeramatzan pastelak baizik, oi zein terriblea; otsoa ez duk azkenean errekan itotzen, sabeleko minaz geratzen baizik, gaixoa... Joan daitezela popatik hartzera, hombre! Hala ere...

Itxaron, itxaron: Maddi, etorri hadi muki horiek kentzera! Horrela. Zintz egin, zintz egin. Horrela. Tira, itzuli hadi kulunketara, nahi badun. Bai, laztana, bai; gero... Zertaz ari ginen, Joxe? A, bai, Pirritx eta Porrotxen kontu horretaz... Berdin ziok: gaizki amaituko diagu gaur, bide horretatik jarraituz gero... Nahi duan bezala. Bide batez, lehengoan pentsio funts bat ireki nian aurrezki kutxan, hik esandakoa gogoan. Zenbat sartu huen? Zortzi mila euro. Bakarrik? Ez al nian esan...? Bai, bazekiat, baina legez ezin omen duk gehiago sartu, urte betean; hori esan zidaan kutxakoak behintzat. Nekanek beste bat ireki beharko likek eta beste zortzi mila sartu; aitorpena elkarrekin egiten duzue, ezta? Bestela, inbertitzen hasten haizenean sekulako egurra emango diate ogasunekoek... Negozioa ziurra duk, ezta, Mikel? Bizitza honetan ezer ez duk ziurra, Joxe. Baina bai, hau nahiko ziurra duk, azaldu nian... Eeeei, kontuz, Maddi, ez igo hortik, neska, erori egingo haiz eta! Banoa, banoa. Banoalaaa...

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_