_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Omenaldi-bandarena

Tabernan sartu naiz, goizero bezala. Ikerrek kruasana eta kafesnea ipini dizkit aurrean berehala, eta nik, erritualki, musika zeinena den galdetu diot.

-The Magnolia Electric Companyrena; badakik, Songs: Ohia-ren leaderraren talde berria....

-Ah.

Americana deritzon estiloarekin zoratuta dabil Iker. Behin batean tabernan bertan Rockdelux musika-aldizkari ezin snob-agoa orriztatu eta Loquillori egiten zioten elkarrizketa batekin topo egin nuen, eta hara non, hauxe galdetzen zien, ironiaz, rockeroak elkarrizketatzaileei: "Aldizkarian aipatzen dituzuen taldeen erdiak zuek asmatutakoak dira, ezta?". Nik gauza berbera sentitzen dut Ikerrek talde berriren bat aurkezten didanean, eta inoiz Loquilloren txantxa hura erabiltzekotan egon naiz, baina erreprimitu naiz, ez baitakit nola hartuko duen.

Musika "klasikoari" gertatu zitzaion bezala, rocka sormenetik interpretazioaren aldira pasatzen ari da
Dena imitazio hutsa da jadanik, eta biderik jatorrena lehengo kantak berrinterpretatzea da

-Asteburuan kontzertu batean izan ninduan -aipatu diot, haren interesa piztuko dudalakoan.

-Konta egidak, konta egidak ba...

-Atchung Babiesenean -jarraitu dut nik.

-Ez, ez dizkiat ezagutzen... -erantzun dit, harritu samar.

-Bai, U2ren omenaldi-banda; kartelak ikusiko hituen kalean...

Begiak zabalik begiratu dit Ikerrek. Ez da keinu atsegina izan.

-Benetan? Gauza horietara joaten haiz, ala? Ezin diat sinetsi...

-Tira, U2ren aspaldiko jarraitzailea nauk, disko gehienak dizkiat etxean eta....

...eta gehitzera noa Donostiako abuztuko kontzerturako sarrerak lortzeko ilaratzarra egiteko batere gogorik izan ez nuela, ezta 50 euroak ordaintzeko ere, baina Ikerrek ez dit amaitzen utzi.

-Ez, ez diat horregatik esaten... bueno, ez horregatik soilik. Tributo-taldeen kontuaz ari nauk. Patetikoa iruditzen zaidala.

-Patetikoa? Zer dela eta?

-Ez zekiat ba. Imitazio hutsa direlako. Erridikuluak. Ni ez nauk U2ren mireslea, baina hala banintz ere, eta musikaria banintz, nola esan, morrontza nazkagarrienaren parekoa irudituko litzaidakek U2ren kantak etengabe eta ahalik eta fideltasun handienaz erreproduzitzen aritzea. Haien itxura fisikoa imitatzeraino ez dira iristen bada!

-Bai, hala duk. Tira, baxujoleak ez zeukaan Larry Mullen-en antz handirik, baina...

-Ez duk hori kuestioa -moztu dit Ikerrek-, benetakotasuna baizik. Rockak betidanik aldarrikatu duen zerbait.

-Hitz handia duk, benetakotasuna. Begira: nonbaiten irakurri nian rockari hasi zaiola orain gertatzen musika "klasikoari" gertatu omen zitzaiona: sormenaren alditik interpretazioaren aldira pasatzen ari dela alegia. Hots, hemendik aurrera gauza benetan "berriak" sortzeko aukerak gero eta murritzagoak izango direla, arlo horretan; dena imitazio dela jada, eta biderik jatorrena lehengo kantak berrinterpretatzea izango litzatekeela. Har ezak U2ren adibidea bera. Esan diat haien jarraitzailea naizela, adin kontua duk, bazekiat, baina onartu beharra zeukaat azkeneko diskoetan hasierakoen soinua errepikatzen ari direla. Haien lehenengo garaietako tributo-banda bihurtu direla hain zuzen ere. Achtung Babieseko horiek berdin-berdin jotzen ditiztek U2ren kantak, zaharrak zein berriak. Beraz, zer diferentzia dago, imitatzaileek perfektu jo ezkero? Kontzertura joan ginenoi ez zitzaiguan batere kostatu sinestea U2ren aurrean geundela...

Bonorena egiten zuenak abestien arteko berbaldiekin hasten zen arte behintzat. Italiarrak baitziren Atchung Babiesekoak. Eta italieraz zuzendu baitzitzaigun kantaria, ilusioa pittin bat zapuztuz. Baina ez diot hau kontatu Ikerri, argudiaketaren biribiltasuna babeste aldera... Dena dela, ez dut uste tabernaria konbentzitu dudanik.

Entzuten ari garen kanta amaitu eta Iker berri bat ipintzera joan da CD jogailura. Itzuli da ni nagoen aldera, baina ez dirudi eztabaidatzen jarraitzeko gogoa duenik. Galdera errituala egin diot, berriro ere.

-Bright Eyesen azkeneko diskoa duk. Oso ona. Aditu ezak arretaz.

Bizpahiru kanta entzun ditut. Politak iruditu zaizkit.

Niri, egia esateko, Bob Dylan gogorarazi didate, baina badaezpada ez diot ezer aipatu Ikerri.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_